Kaltetuei arreta psikologikoa eskaintzen diegu, hilabetean bi saio terapeutikoren bitartez, non helburu nagusia den beldurrak eta inseguritateak uxatzea, autoestimazioa garatzea, emakumeak ahalduntzea eta bularreko minbiziak dakartzan ondorioak gainditzen laguntzea .
Hilabete bakoitzeko lehen astelehenean ospatzen dira arratsaldeko 18:00etan, elkartearen lokaletan. Hilabete osoko ekintzak eta azken berriak helarazten zaizkie kideei.
Gizarte eskuartzea da topaketa terapeutiko hauen ariketa nagusia. Hainbat gai jorratzen dira (jarrerak, emozioak…) ohituretan aldaketak sorrarazteko esperientziak partekatu, norbere burua ezagutu eta elkar laguntzearen bitartez. Hau guztia isolamendua ekiditeko, osasuna bultzatzeko eta entzute-esparru baten parte hartzeko.
Ostegunero 19:00-20:30h
Drainatze Linfatikoko masaje sei saio eskaintzen ditugu urtean SB Klinikarekin. Majasaje hau fisioterapiako profesional batek eman behar du mugimendu motel eta errepikakorren bitartez , drainatze linfatikoa lortzeko.
Mendizabala Institutuarekin lankidetza-hitzarmena sinatu dugu, ilea tratatzeko, hidratatzeko eta larruazala eta ilea zaintzeko.
Baita perruaren tratamendua, garbiketa, girotua eta ilea jartzea ere. Perrukak eta dena eska ditzakezu tratamendu estu eta pertsonalizatu batetik.
Arabako Bularreko minbizia eta/edo ginekologikoaren elkarteak, beste ekintza batzuk antolatzen ditu parte hartzaileen egoera emozionala hobetzeko
FISIOTERAPIA
PSIKOLOGÍA
TALDEKO TERAPIA TAILERRA
BILERAK
ASAMMA (Asociación Alavesa de Mujeres con Cáncer de Mama y Ginecológica)