Bazkide egin

asociarse-cancer-de-mama

BESOAK ZABALIK ITXARONGO ZAITUGU! 

Bularreko eta/edo minbizi ginekologiko baten bidea beldurgarria eta, batzuetan, bakartia izan daiteke. Asamman esku lagun bat luzatu eta erronka honi bakarrik aurre egin behar ez diozula esan nahi dizugu. 1990az geroztik, zu bezalako emakume arabar askoren ondoan egon gara. Laguntza emozionalerako eremu bat emateaz gain, ulermena eta enpatia aurki ditzakeen komunitate bat ere eskaini diegu.

 

Gure elkartea urrats bakoitzean laguntzeko asmo sendoarekin sortu zen, zure esperientziak, beldurrak eta ametsak benetan ulertzen duten pertsonekin partekatzeko leku seguru bat eskainiz.

Laguntza emozionalaz gain, zure aldartea hobetzeko eta zure ongizate fisikoa eta emozionala indartzeko diseinatutako hainbat jarduera garatzen ditugu. Topaketa terapeutikoetatik hasi eta arreta psikologiko pertsonalizatura arte, jarduera bakoitza lasaitasuna eta distrazioa eskeintzeko pertsatuta dago. 

 

Asamman irmoki uste dugu elkarlana eta laguntza emozionala funtsezko zutabeak direla minbizi-prozesu batean. Horregatik, gure elkartearekin bat egitera gonbidatzen zaitugu. Bertan, zure tratamendurako laguntza eta baliabide baliotsuak ez ezik, zurekin ibiltzeko prest dagoen lagun talde bat ere aurkituko duzu, babesa, maitasuna eta ulermena eskainiz.

apoyo-contra-el-cancer-de-mama